Manhattan Transfer
Itxura
Manhattan Transfer | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | John Dos Passos |
Argitaratze-data | 1925 |
Jatorrizko izenburua | Manhattan Transfer |
Argitaletxea | Harper (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Euskaraz | |
Izenburua | Manhattan Transfer |
Itzultzailea | Inaxio Lopez de Arana eta Marcelo Lopez de Arana |
Argitaratze-data | 1998 |
Orrialdeak | 552 |
ISBN | 84-8325-295-3 |
Manhattan Transfer (ingelesez: Manhattan Transfer) John Dos Passos idazleak 1925ean argitaratu zuen eleberria da. Oso liburu arrakastatsua izan zen, kritikari zein irakurleen ikuspegitik.[1] 1998. urtean Inaxio Lopez de Aranak eta Marcelo Lopez de Aranak euskaratu zuten.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New York jatorri anitzeko gizon-emakume aldren bilgune gisa ageri zaigu, zenbaitzuek hizkuntza-arazoak ere badituztela. Guztiek ingelesa dute lokarritzat, mintzatzen hasi orduko euren jatorriaren zantzua agerian uzten badute ere. Alemaniarrak, frantziarrak, hiritik kanpoko eskolatu gabeak, juduak eta New Yorkeko jargoia darabilten hiztunak ditugu, besteak beste, zein bere mintzaera eta bereizgarri fonetikoekin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |